Lubakiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Lubakiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko abuztuaren 5(a), asteazkena

Auzolandegiak 2015 Lemoa

Beste behin ere, Lemoara etorritako kanpoko zein bertako gazteak ditugu lan eta lan lubakiak berreskuratzen, hurrengo abuztuak 13 izango dute aldiz azken eguna. Euri zein Eguzki azpian egindako lan gogorrak bere fruituak ematen hari da, eta horren adierazgarri honako argazki hauek:



Eskerrik asko parte hartzen duzuen gazte guztioi, eta Lemoako herriari adi hurrengo Auzolan deialdiari. 

Lehen taldeko argazkietariko bat.
Lehe taldeko argazki gehiago ikusteko jarraitu hurrengo esteka: https://www.facebook.com/media/set/?set=a.970288559669420.1073741858.567104513321162&type=3

Bigarren taldeko argazkietariko bat.Argazkia: Lemoatx1937
Bigarren taldeko argazki gehiago ikusteko jarraitu hurrengo esteka: https://www.facebook.com/media/set/?set=a.976717562359853.1073741859.567104513321162&type=3

Eskerrik asko ere Aranzadi eta gurekin lanean dabiltzan guztiei.

2014(e)ko uztailaren 17(a), osteguna

Lemoan Auzolandegiak hasi dira

AUZOLANDEGI 2014 LEMOA

Munduko txoko guztietatik etorri dira, Italia, Frantzia, Serbia, Hego-Korea, Turkia eta Euskaldun batzu barne, guztira 18 pertsona eta 3 begirale, Aranzadiko Asier-en gidatzepean Lemoako lubakiak berreskuratzen.

Eskerrik asko ta ongi etorri Euskal Herrira.



2014(e)ko ekainaren 1(a), igandea

Auzolandegiak 2014 - Iaz hasitakoa sakonduz

Auzolandegiak 2014 - Iaz hasitakoa sakonduz
(Lemoako Atxubieta Aldizkaria http://www.lemoa.net/eu-ES/Baliabideak/Atxubieta-Aldizkaria/Atxubieta%202014/Lemoa_Aldizkaria%20maiatza%202014.pdf )


2014ko Auzolandegietan, orain arte aurkitutako lubakien mantenuaz gain, berrietan ere egingo da lana. Iaz, espero zirenak baino gehiago agertu ziren eta.

2014ko Auzolandegietan lubakietan zentratuko da lana gehienbat, aurreko urtean aztertu zen gunea garbitu eta gero, espero zirenak baino lubaki gehiago agertu baitziren. Udalaren eta “Lemoatx 1937” batzorde herrikoiaren ustetan, aurkikuntza honek, herriarentzat eragin eta garrantzi gehiago eduki dezake. Horregatik, aurkitutako lubakien mantenua egiteaz gain, beste gune berri baten azterketari ekin nahi zaio.

Eremu berria, aurreko gunearen ja rraipena da, pare-parean daude. Lemoatx lubakiz inguratuta dago eta apurka gehienak ateratzea da helburua, horretarako puntu desberdinetan induskatu beharrean aurkitutako lubakietan egingo da jarraipena.
Azken 76 urte hauetan, naturak guztiz estali ditu lubakiak baina argazkian marraztuta ikusten den moduan, azaleko ikusketa bat egin daiteke.

1937ko maiatzean eta ekainean bataila gogorra izan zen Lemoatxen eta horren zenbait lekukotasun fisiko aurki ditzakegu: batailan hildakoen gorpuak, bonben eta gainerako armamentuaren hondarrak, lubakiak, etab. Auzolandegietan lubakien parte bat berreskuratuko da eta gailurreko baseliza  zaharberrituko da. Gerra zibilaren ondoren eraikitako baseliza eta gurutzea bando faxistaren sinbolo eta gurtzako toki gisa eraiki ziren. Gaur egun, baseliza ez da gurtzarako erabiltzen eta oso egoera txarrean dago. Eraikina atondu eta garbituko da, esanahi ideologikoa aldatuz eta aterpe publiko bihurtuz.

Aranzadi Zientzia Elkartea, indusketaren arduradun

Lanak aurrera eraman ahal izateko eta dena behar den moduan ateratzeko, beharrezkoa da, auzolaneko pertsonez gain, gaiaz aditua den pertsona baten presentzia. Aranzadi Zientzia Elkarteko teknikari bat izango da indusketaren zuzendaria eta aldi berean, bertara hurbiltzen den pertsona edo talderen antolatzailea. Honetaz gain, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskuetan geratuko da 20 egun hauetako dokumentazioa eta lan erregistroaren erredakzioa.

METODOLOGIA: Sasiak garbitzeko makina pasatu eta gaineko azala garbitu nahi da. Ondoren, aitzur, pala eta pikotxak erabiliz, jausi eta mugitutako harriak eta lurra zuloetatik aterako dira. Behin lubakien zoru errealera helduta, paletena eta erratz buruak eskuan hartuta, indusketa lan zehatz eta delikatuetara joko da bertan agertuko den materiala ahalik eta gutxien hondatzeko.

2014(e)ko martxoaren 29(a), larunbata

Bandalismoa Lemoako Lubakietan - Bandalismo en la trinceras de Lemoa




Lemoan Bandalismoa - Ataque Vandálico en Lemoa


Lemoatx 1937 -ek, Lemoako Udalarekin batera, aurreko urtean lubakien inguruko informazioa eskaintzen zuen panel informatibo bat jarri zuen, bertan, Lemoatx mendian gertatutakoa kontatzen zuelarik.
Gaur, Martxoak 29, Lemoako mendian, Zuhaitz eguna ospatzen da, eta argazkian ikusten dogun moduan, jarri genuen panelean, pintada bandalikoak agertu dira.

Lemoatx 1937 junto con el ayuntamiento de Lemoa, el pasado año, colocó un panel informativo, justo en la entrada de las trincheras del monte, en ella, se cuenta un resumen de lo que allí había acontecido.
Hoy, 29 de Marzo, en este monte se celebra el Día del Árbol, y tal y como podemos apreciar en esta foto, en el panel donde estaba dicha información, ha sufrido actos vandalicos.



2013(e)ko uztailaren 21(a), igandea

Lemoatxeko lubakiak berreskuratzeko lanetan Lemoako auzolandegian

Atzoko aurkezpen egunaren ostean, lanari ekin diote gaur Lemoako auzolandegiko gazteek (ikusi argazkiak). Goizean goiz, Lemoatx mendira abiatu dira eta gogotsu heldu diote lanari. Lehendabiziko egunaren berritasuna ote? Ikusi beharko da ea hurrengo egunetan ere horrenbesteko indarrarekin jarraitzen duten, seguru baietz.
Lemoako auzolandegiko gazteen betebeharra memoria historikoarekin estu lotuta dago. 1937. urtean, Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz, Lemoako lurrak gudarien babesleku izan ziren. Batez ere, Lemoatx izeneko mendia, non hainbat lubaki egon ziren. Auzolandegiko boluntarioen lana lubaki horiek garbitzea izango da eta datozen bi asteetan horretan ibiliko dira. Lemoako Lemoatx1937 elkarteak bere poztasuna adierazi du ekimen honen aurrean, memoria historikoaren berreskurapena funtsezkoa iruditzen baitzaie. Bestalde, Aranzadi fundazioko Asier Izagirre izan dute gazteek gidari haien lanean.
Gazte Aukera Blog: http://gazteaukera.blog.euskadi.net/2013/07/lemoatxeko-lubakiak-berreskuratzeko-lanetan-lemoako-auzolandegian/

Harrera eguna Lemoako auzolandegian


Lemoan gaude jadanik, gure lehen eguna auzolandegiko boluntarioen lehen eguna ere izan da. Aurkezpen eguna. Mundu osotik etorritako pertsonez inguratuta gaude: frantsesak, turkiarrak, errusiarrak txinatarrak, alemaniarrak eta euskaldunak. Lemoako auzolandegia internazionala da, eta bertako zubi hizkuntza ingelesa da. Memoria historikoari loturiko auzolana egiteko asmoa dugu, San Antolín inguruko baseliza eta bideen konponketa eta berreskurapen lanak, alegia. Lemoarrentzat ingurune honek balio historiko handia du.
Bihar goizean hasiko gara auzolanean, nekatuta ikusten da jendea, bidai luzeak egin dituzte bertaratzeko, baina gogotsu ere somatu ditugu. Gaurkoa lehen kontaktua besterik ez da izan, bihar hasiko da benetako lana.