Lemoako auzolandegiko gazteen betebeharra memoria historikoarekin estu lotuta dago. 1937. urtean, Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz, Lemoako lurrak gudarien babesleku izan ziren. Batez ere, Lemoatx izeneko mendia, non hainbat lubaki egon ziren. Auzolandegiko boluntarioen lana lubaki horiek garbitzea izango da eta datozen bi asteetan horretan ibiliko dira. Lemoako Lemoatx1937 elkarteak bere poztasuna adierazi du ekimen honen aurrean, memoria historikoaren berreskurapena funtsezkoa iruditzen baitzaie. Bestalde, Aranzadi fundazioko Asier Izagirre izan dute gazteek gidari haien lanean.
Gazte Aukera Blog: http://gazteaukera.blog.euskadi.net/2013/07/lemoatxeko-lubakiak-berreskuratzeko-lanetan-lemoako-auzolandegian/
Harrera eguna Lemoako auzolandegian
Lemoan gaude jadanik, gure lehen eguna auzolandegiko
boluntarioen lehen eguna ere izan da. Aurkezpen eguna. Mundu osotik
etorritako pertsonez inguratuta gaude: frantsesak, turkiarrak,
errusiarrak txinatarrak, alemaniarrak eta euskaldunak. Lemoako auzolandegia
internazionala da, eta bertako zubi hizkuntza ingelesa da. Memoria
historikoari loturiko auzolana egiteko asmoa dugu, San Antolín inguruko
baseliza eta bideen konponketa eta berreskurapen lanak, alegia.
Lemoarrentzat ingurune honek balio historiko handia du.
Bihar goizean hasiko gara auzolanean, nekatuta ikusten da
jendea, bidai luzeak egin dituzte bertaratzeko, baina gogotsu ere somatu
ditugu. Gaurkoa lehen kontaktua besterik ez da izan, bihar hasiko da
benetako lana.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina