2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

Espainiako Gerra Zibilaren Arkeologiari Buruzko nazioarteko I Kongresua

Espainiako Gerra Zibilaren Arkeologiari Buruzko nazioarteko I Kongresua


Lemoako Udalak, Lemoatx 1937 herri batzordearekin batera “Espainiako Gerra Zibilaren Arkeologiari Buruzko nazioarteko I Kongresuan” parte hartuko dogu. Bertan auzolandegietako esperientzia, herri ekimena eta Lemoako herriak guda zibiliean izandako garranziaren inguruan hitz egingo dugu. 4 egunetako kontgresua izango da, abenduaren 9tik 13. Gure txandak abenduaren 11an, arratsaldeko 18:30etan eta abenduaren 13an izango dira, parte hartzaileek Lemoara egingo duten bisitarekin.

I Congreso Internacional sobre la Arqueología de la Guerra Civil Española

El Ayuntamiento de Lemoa, junto a la comisión Lemoatx 1937, participara en el “Ier Congreso Internacional sobre la Arqueología de la Guerra Civil Española”. En la cual hablaremos sobre la experiencia de los campos de trabajo, la iniciativa popular y la importancia que tiene el pueblo en la guerra civil. Será un congreso de 4 días que se celebra entre los días 9 y 13 de diciembre. Nuestras intervenciones serán el día 11 a las 18:30 de la tarde y el día 13 con la visita de los participantes a Lemoa.






I Congreso Internacional sobre Arqueología de la guerra civil española (Vitoria-Gasteiz, 9-13 de diciembre de 2014) 

Info gehiago: http://gasteizatwar.jimdo.com/ 


Liburu Aurkezpena DIARIO DE UN GUDARI EN EL FRENTE DE EUSKADI

LIBURU AURKEZPENA

DIARIO DE UN GUDARI EN EL FRENTE DE EUSKADI
 JAIME URQUIJO

(Presentación de Libro)

Eguna / Día:     Azaroak 27 de Noviembre
Ordua / Hora:   Arratsaldeko 19:30 de la tarde
Lekua / Lugar:  Jubilatuen egoitzaren aretoan - Hogar del Jubilado 
                       Lehendakari Agirre kalea, 33.
                       LEMOA
                         
Parte hartuko dute / Participaran :

SAIOA ELEJABARIETA (Herriko Alkatea - Alcalde de Lemoa)
JUAN RAMON GARAI ( Intxorta 1937 Kultur Elkartea)
ALBERTO J. SAMPEDRO (Ixile - Coordinador del Libro)
JOSÉ ÁNGEL FERNÁNDEZ (Aingeru - Coordinador del Libro) 








2014(e)ko urriaren 1(a), asteazkena

Diario de un Gudari en el Frente de Euskadi - Jaime Urkijo

Liburu Aurkezpena Errenterian Intxorta Kultur Elkartea
DIARIO DE UN GUDARI EN EL FRENTE DE EUSKADI
 JAIME URQUIJO
(Presentación de Libro)

Eguna / Día:     Urriak 20 de Octubre
Ordua / Hora:   Arratsaldeko 19:30 de la tarde
Lekua / Lugar: MIKELAZULO ELKARTEA 
                         Beheko Kalea, 4.
                         ERRENTERIA - Renteria
                         
Parte hartuko dute / Participaran :

KONTXI URQUIJO (Idazlearen arreba - Hermana de Urquijo)
JULEN MENDOZA (Herriko Alkatea - Alcalde de Renteria)
ALBERTO J. SAMPEDRO (Ixile - Coordinador del Libro)
JOSÉ ÁNGEL (Aingeru - Coordinador del Libro)




INTXORTA KULTUR ELKARTEA:

http://www.intxorta.org/actividades-anteriores/2014/presentacion-del-libro-diario-de-un-gudari-en-el-frente-de-euskadi-de-jaime-urkijo/ 


JAIME URQUIJO
BATALLON
ROSA LUXEMBURGO

2014(e)ko abuztuaren 5(a), asteartea

Auzolandegiak aurrera darrai 2. Taldea heldu da Lemoara

AUZOLANDEGI 2014 LEMOA

Auzolandegietan, lehen taldeak egindako lanaren jarraipena egiteko, bigarren taldea heldu da Lemoatx-era.
Horaingo honetan 20 bat lagun etorri dira mundo txoko desberdinetatik, Alemania, Rusia, Turkia, Italia, Mexiko, Frantzia, eta Euskaldun batzuk barne, Gaztetxo eskolako hiru begirale, Nekane, Jokin eta Maider, Aranzadi Elkarteko Asier-en gidatzepean.
Lemoatxeko lubakien berreskuratze lanak, bere fruituak ematen ari da.





2014(e)ko uztailaren 17(a), osteguna

Lemoan Auzolandegiak hasi dira

AUZOLANDEGI 2014 LEMOA

Munduko txoko guztietatik etorri dira, Italia, Frantzia, Serbia, Hego-Korea, Turkia eta Euskaldun batzu barne, guztira 18 pertsona eta 3 begirale, Aranzadiko Asier-en gidatzepean Lemoako lubakiak berreskuratzen.

Eskerrik asko ta ongi etorri Euskal Herrira.



2014(e)ko ekainaren 1(a), igandea

Auzolandegiak 2014 - Iaz hasitakoa sakonduz

Auzolandegiak 2014 - Iaz hasitakoa sakonduz
(Lemoako Atxubieta Aldizkaria http://www.lemoa.net/eu-ES/Baliabideak/Atxubieta-Aldizkaria/Atxubieta%202014/Lemoa_Aldizkaria%20maiatza%202014.pdf )


2014ko Auzolandegietan, orain arte aurkitutako lubakien mantenuaz gain, berrietan ere egingo da lana. Iaz, espero zirenak baino gehiago agertu ziren eta.

2014ko Auzolandegietan lubakietan zentratuko da lana gehienbat, aurreko urtean aztertu zen gunea garbitu eta gero, espero zirenak baino lubaki gehiago agertu baitziren. Udalaren eta “Lemoatx 1937” batzorde herrikoiaren ustetan, aurkikuntza honek, herriarentzat eragin eta garrantzi gehiago eduki dezake. Horregatik, aurkitutako lubakien mantenua egiteaz gain, beste gune berri baten azterketari ekin nahi zaio.

Eremu berria, aurreko gunearen ja rraipena da, pare-parean daude. Lemoatx lubakiz inguratuta dago eta apurka gehienak ateratzea da helburua, horretarako puntu desberdinetan induskatu beharrean aurkitutako lubakietan egingo da jarraipena.
Azken 76 urte hauetan, naturak guztiz estali ditu lubakiak baina argazkian marraztuta ikusten den moduan, azaleko ikusketa bat egin daiteke.

1937ko maiatzean eta ekainean bataila gogorra izan zen Lemoatxen eta horren zenbait lekukotasun fisiko aurki ditzakegu: batailan hildakoen gorpuak, bonben eta gainerako armamentuaren hondarrak, lubakiak, etab. Auzolandegietan lubakien parte bat berreskuratuko da eta gailurreko baseliza  zaharberrituko da. Gerra zibilaren ondoren eraikitako baseliza eta gurutzea bando faxistaren sinbolo eta gurtzako toki gisa eraiki ziren. Gaur egun, baseliza ez da gurtzarako erabiltzen eta oso egoera txarrean dago. Eraikina atondu eta garbituko da, esanahi ideologikoa aldatuz eta aterpe publiko bihurtuz.

Aranzadi Zientzia Elkartea, indusketaren arduradun

Lanak aurrera eraman ahal izateko eta dena behar den moduan ateratzeko, beharrezkoa da, auzolaneko pertsonez gain, gaiaz aditua den pertsona baten presentzia. Aranzadi Zientzia Elkarteko teknikari bat izango da indusketaren zuzendaria eta aldi berean, bertara hurbiltzen den pertsona edo talderen antolatzailea. Honetaz gain, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskuetan geratuko da 20 egun hauetako dokumentazioa eta lan erregistroaren erredakzioa.

METODOLOGIA: Sasiak garbitzeko makina pasatu eta gaineko azala garbitu nahi da. Ondoren, aitzur, pala eta pikotxak erabiliz, jausi eta mugitutako harriak eta lurra zuloetatik aterako dira. Behin lubakien zoru errealera helduta, paletena eta erratz buruak eskuan hartuta, indusketa lan zehatz eta delikatuetara joko da bertan agertuko den materiala ahalik eta gutxien hondatzeko.

2014(e)ko martxoaren 29(a), larunbata

Bandalismoa Lemoako Lubakietan - Bandalismo en la trinceras de Lemoa




Lemoan Bandalismoa - Ataque Vandálico en Lemoa


Lemoatx 1937 -ek, Lemoako Udalarekin batera, aurreko urtean lubakien inguruko informazioa eskaintzen zuen panel informatibo bat jarri zuen, bertan, Lemoatx mendian gertatutakoa kontatzen zuelarik.
Gaur, Martxoak 29, Lemoako mendian, Zuhaitz eguna ospatzen da, eta argazkian ikusten dogun moduan, jarri genuen panelean, pintada bandalikoak agertu dira.

Lemoatx 1937 junto con el ayuntamiento de Lemoa, el pasado año, colocó un panel informativo, justo en la entrada de las trincheras del monte, en ella, se cuenta un resumen de lo que allí había acontecido.
Hoy, 29 de Marzo, en este monte se celebra el Día del Árbol, y tal y como podemos apreciar en esta foto, en el panel donde estaba dicha información, ha sufrido actos vandalicos.



2014(e)ko martxoaren 6(a), osteguna

Hitzaldia: Memoria historikoa eta sinbologia frankista - Lemoa - Mikel Diego Historialaria


MEMORIA HISTORIKOA ETA SINBOLOGIA FRANKISTA
Memoria Historica y Simbologia Franquista
 Mikel Diego ( Historialaria) 
Lemoa-ko jubilatuen gaineko aretoan Martxoak 27 19:00etan
En el Local encima de los Jubilados 27 de Marzo a las 19:00 en Lemoa 



2014(e)ko urtarrilaren 20(a), astelehena

Sinbolo frankistak kentzeko Lemoako Udalean aurkeztutako mozioa onartu da

"Lemoatx 1937" Lemoako Memoria Historikoaren Batzorde Herrikoiak aurzkeztutako mozioa aho batez onartu zen Ohiko Osoko Bilkuran Bildu eta EAJ-ren baizko botoekin.

Lemoako sinbolo frankistak kentzeko lehen mozioa 1992. urtean onartu zen Lemoako Udalean, baina orain arte ez da bertan onartutakoa bete.

Mozio honen bitartez "Lemoatx 1937" batzordeak sinbolo frankisten erretiratzeari ekitea eskatzen du.

Hemen daukazue aurkeztutako mozioa:

LEMOATX 1937:LEMOAKO MEMORIA HISTORIKOAREN BATZORDE HERRIKOIA:

LEMOAKO UDALETXEKO KULTURA BATZORDERAKO PROPOSAMENA