2013(e)ko uztailaren 14(a), igandea

Auzolandegi 2013 Lemoa - Lemoatx-eko Memoria historikoa berreskuratzen

Datozen asteotan udako auzolandegiak ospatuko dira Lemoan. Uztailan eta abuztuan zehar munduko bazter ezberdinetatik (Japon, Rusia, Taiwan...) datozen gazteak izango ditugu gure artean. Guztira 40 gazte etorriko dira, erdiak uztailaren 16tik 30era, eta besteak abuztuaren 1etik 15era. Gazte hauek Lemoan hartuko dute ostatu denboraldi horretan eta Lemoatxen arituko dira lanean, garbiketa eta berreskurapen lanak egiten.

Dakigunez, 1937ko maiatza eta ekainan guda latza izan zen Lemoatxen, eta bertan horren lekuko ugari daude: hildakoen gorpuak, bonba eta bestelako armen hondakinak, trintxerak, eta abar.  Auzolandegietan trintxeren zati bat berreskuratuko eta tontorreko baseliza berriztuko da.

Gerra Zibilaren ondrioz sortu ziren baseliza eta kurutzea bando faxistaren oroigarri eta kultu leku moduan eraiki ziren. Gaur egun baseliza jadanik ez da kultu gune bezala erabiltzen eta egoera txarrean aurkitzen da. Eraikin hau garbitu eta konpondu egingo da, bere esanahi ideologikoa eraldatuz eta denontzako aterpe bihurtuz.

Ekintza hau Lemoako Udalak antolatzen du, Lemoatx 1937 proiektuaren atal garrantzitsua dugu eta aurrera eramateko denon beharra daukagu. Abuztuko azken astean auzolan bat egingo da bertan, etorri nahi dozuen guztiok ateak zabalik dekozuez.

ANIMATU ETA ETORRI LEMOAKO MEMORIA HISTORIKOAREN BERRESKURAPENEAN PARTE HARTZERA!

(Izena aldez aurretik lemoatx1937@gmail.com helbidean ematea eskertuko genuke, lanak aldez aurretik antolatzeko).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina